XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

29. Artikulua: BERRIKUSPEN MEDIKOA.

Horrelakorik nahi duten langileen eskaera jakin eta indibidualaren bidez edota Enpresaren ekimenez, berrikuspen mediko bat burutuko da enpresaren kargu.

Kasu bietan, Enpresak seinalatuko du eguna eta ordua.

30. Artikulua: ENPRESA HONETAKO LAN-ISTRIPUAN GERTATURIKO HERIOTZA.

Enpresak ordainduko ditu, ezbeharraren lekutik Gizarte Segurantzan adierazten den helbideari dagokion hilobiratze lekurainoko, Enpresa honetako lan-istripuan hildako langilearen gorpuaren lekualdatzearen gastuak.

31. Artikulua: LEGERI LABORAL APLIKAGARRIA.

Honako Hitzarmen honetan zehaztu gabekoan Errepidetako Bidaiari-Garraioaren Lan-Ordenantzan, Langileen Estatutoan eta indarreango arau legal osagarrietan ezarrritakoari jarraituko zaio.

32. Artikulua: HITZARMENAREN ZAINTZA ETA INTERPRETAZIORAKO BATZORDE MISTOA.

Hitzarmen honetako klausulen interpretazio edo aplikazioari buruz, behartutako aldeen artean sor daitezken zalantza eta dibergentzia guztiak, puntu eztabaidagarri horiei buruz bere betebeharreko diktamena eman dezan eratzen den Batzorde Mistoaren erizpenera menperatuko dira, hau Enpresa-Batzordeko kideez eta Zuzendaritza edo honen Ordezkariez osatuko delarik.

Lasarte, 1989ko Ekainak 9. I ERANSKINA Hitzarmenaren lehen urterako Oinarrizko Alokairu Taula.

KATEGORIA / EGUNEKO / HILABETEKO / URTEKO / ADMINISTRAZIOKO PERTSONALA /.

Zerbitzu burua / Negoziadu burua / 1. mailako ofiziala / 2. mailako ofiziala /.

Laguntzailea / MUGIMENDUKO PERTSONALA / Trafiko burua / Ikuskariak / Gidari-Hartzaileak / TAILERREKO PERTSONALA / Tailer burua / Tailer arduraduna.